Hipertestua

Hipertestua sistema bat da dokumentu desberdinez osatuta eta haien artean hiperesteken bidez lotuta. Hiperesteka hauek informatikari esker dokumentu batetik bestera automatikoki mugitzea ahalbidetzen dute. Hipertestua beraz hiperestekak dituen dokumnetu bat da. Dokumentu testua baino gehiago badarama, ikus-entzunezko osagarriak esate baterako, hipertestua hipermedioa bihurtzen da.

Konzteptu honen lehengo deskripzioa Vannevar Bushek eman zuen 1945an, ”Atlantic Monthly” aldizkarian palzaratutako artikulu batean, ”As We May Think”. “Hipertestu” hitza Ted Nelsonek asmatu zuen 1965an. Honek hipertestua haien artean lotuta dauden dokumentuen multzo batek osatzen duen duen sareari deritzo. Berarentzat, hipertestuaren berezitasun handiena ez-linealtasuna da, diskurtso bati edo liburu baten orrialdeekin konparatuz.

World Wide Weba, Tim Berners-Leek asmatuta 1989an, gehien erabiltzen den eta handiena den hipertestua da: miloika dokumentu ditu mundu osoan zehar, miloika pertsonek kontsulatatuak Internet sarearen bitartez. World Wide Webak kontzu hipertestual oso errazak erabiltzen ditu: hiperestekak zentzu bakarrekoak dira, dokumentuz mugitzean ezkutatzen dira, autore eskubideak ez dira administratuak eta ez dago anotazio sistemarik ez kudeatze bertsiorik.

Erreferentziak:

Hipertexto. (2009, 7) otsaila. Wikipedia, La enciclopedia libre. Kontsulta data: 17:20, 2009ko otsilak 8 http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Hipertexto&oldid=23908367 tik.

Hipertexto: el nuevo concepto de documento en la cultura de la imagen. 2006ko irailak 1. María Jesus La Marca Puente. kontsulta data: 17:20, 2009ko otsailak 8, http://www.hipertexto.info/documentos/text_hipertex.htm tik.

World Wide Web. (2009, 7) otsaila. Wikipedia, La enciclopedia libre. Kontsulta data: 17:30, 2009 otsailak 8an, http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=World_Wide_Web&oldid=23909186 tik.

WEB 2.0

Web 2.o kontzeptua lehendabiziz O’Reilly Median agertu zen 2005an. Kontzeptu honek Webaren bigarren belaunaldiari deritzo, hosting zerbitzuetan eta komuniateetan oinarrituta, hala nola sare sozialak, wikiak, blogak.. erabilzataileen artean dokumentuak konpartitzeko aukera errazten dutenak.  Adibide argienak Flickr, del.icio.us eta Youtube dira.

Web 2.0 Webaren bertsio berri bati deritzogu, ez Internetaren berripen edo garapen berri bati edo World Wide Weben teknologia zehatz bati. Web 2.0ari buruz hitz egitean, Webaren erabileran gertatu den aldaketari buruz ari gara. Tim O’Reilly ren hitzetan, ”Web 2.0 ordenagailuen industriaren negozioaren iraultza da Internet plataforma batean bihurtzeagatik, eta plataforma berri horretan arrakasta izateko arauak ulertzeko saiakera bat”. Web 3.0, Web semantikoa edo inteligentea, edukiak hautatzen dituena erabiltzailearen lehentasuanak jarraituz.

Web honen oinarriak hurrengoak dira:

  • Weba da paltaforma
  • Informazioa da prozesadorea
  • Partehartzearen sare efektuak
  • Berrikuntza garatzaile independienteek sortzen dituzte
  • Software adopzio zirkuluaren amaiera

Teknologiako jakintsu batzuek, Tim Berners-Lee batez ere, terminoa eztabaidan jarri dute, uzten dutelako handietsi delako konteztua, Web 2.0 ren osagai gehienak jadanik lehengo World Wide Weban agertzen baitdira.  

 Erreferentziak:

Web 2.0. (2009, 7) de febrero. Wikipedia, La enciclopedia libre. Kontsulata data: 16:38, 2009ko otsailak 8an, http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Web_2.0&oldid=23922705 -tik.

Web 2.0. 2006ko urriak 2. Emprende futuro. Kontsulta data:  16: 38, 2009ko otsailak 8an, http://www.ricardoroman.cl/?page_id=284 -tik.

Web 2.0 Compact definition: Trying again. Radar O’Reilly. Kontsulta data: 16:38 2009ko otsailak 8an, http://radar.oreilly.com/archives/2006/12/web-20-compact.html -tik.

WEB

Web-a, sarea, www edo Worl Wide Web interneten bitartez testu grafikoak, irudiak eta bestelako objektu multimediak komunikatzeko bide bat da, zera esan nahi du honek, web-a internet garraio mekanismo bezala erabiltzen duen hipertestu sistema dela.

Web-a 1989an sortua izan Suizan, CERN-ean hain zuzen ere. Web-a bilatzaileetan eta hipertestuaren garraio protokoloan (http) oinarritzen da. Aurki ditzakegun dokumentu gehienak HTML (Hyper Text Markup Language) lengoaia erabiliz sortzen dira.

Garrantzitsua da web-a eta Internet gauza bera ez direla jakitea, web-a internetaren azpimultzo bat da, eta nabigatzaile baten bidez ikusi daitezkeen orrialdeetan datza. Internet berriz sareen sarea da, non aurkitu daitekeen informazio guztia dagoen. Posta elektronikoa, FTPak, jokuak eta abar internet parte dira, ez web-arena.

Hipertestuak bilatzeko web bilatzaileak deritzogun programak erabiltzen dira,  serbitzaileetatik informazio puxkak (dokumentuak edo web orrialdeak) berreskuratzen dutenak eta informazio grafikoa, testuala edo ikus-entzunezkoa bilatzen ari den pertsonaren pantailan erakutsiz. Gero estekak edo hyperlinkak jarraitu daitezke edozein orrialdetik beste dokumentu batera pasatzeko, edo informazio bidali serbitzaileari berarekin jarduteko. Esteka batetik bestera ibiltzeari maiz interneten nabigatzea deritzogu.

Web-a interneten informazioa publikatzeko modu ospetsua bilakatu da, eta transfrentzia seguruen protokoloaren garapenaren bitartez, orain web-a komertzu elektronikorako medio bat da baita ere: kontsumiktzaileek bertan nahi dituzten produktuak on-line aurkitu ditzakete, eta erosketak era seguruan egin banketxe txartelak arriskurik gabe erabiliz.

Erreferentziak:

Idazkera eta Oralitatea hipermediotan

Walter Ongek hizkuntzaren komunikatzeko hiru metodo nabaritu zituen: oralitatea, idazkera eta hipermedioa. Ikertzaile eruditoek denbora luzez hizkuntza idazkera-fenomeno bezala aztertu zuten. Jada Saussure honetaz kezkatu zen, eta bere garaikide batek, Henry Sweetek, hitzek ez zeudela letrez osatutak adierazi zuen , soinuen bitartez baizik. Horrek zera esan nahi du, hizkuntza ahozko fenomeno bat dela, ez idatzizkoa.

“Orality and literacy, tecnologies of the word” obran, bi motatako ahozkerak nabaritu zituen: lehen-mailakoa (oraindik idazkera ezagutzen ez zuten kulturena) eta bigarren-mailakoa (idazkera ezagutzen zutenena). Baina gaur egun, teknologia berriak direla eta, komunikatzeko mota berri bat sortu da: hipermedioa. Azter dezagun hiru kontzeptu hauek:ahozkera, idazkera, eta hipermedioa:

Ahozkera: berezkoa, intuitiboa eta noramlean gutxi estrukturatuta dagoen komunikazio mota bat. Estrukturazio falta honek askotan hizkuntza errepikagarrai eta errekurrentea izatera eramaten du komunikazio sekuentzia.

Idazkera: idzkera hizkuntz baten errepresentatzeko erabiltzen den sistema grafikoa da, euskarri batean marraztuak diren hatzen bitartez.

Hipermedioa: idatzizkoaren, entzutezkoaren eta ikustekoaren arteko integrazioa.

Horrela ba, zibilizazioa garai desberdinetan banatu ahalko genuke komunikatzeko erabiliak izan diren euskarrien ikerketaren bitartez: hasieran, ahozkera baino ez legoke, eta geure kulturek lehen mailako hozkera izango lukete; idazkeraren sormenarekin, kultura bigarren-maila batera mugituko litzake, eta teknologi berriei esker, kultura hipermediatiko bat bihurtuko ginateke.

Baina beste ikertzaile batzuk, Moreno Hernándezen kasu, beste ikuspegi bat dute: teknologie berrie esker kultura hipermediatikoa izatera itzuliko dela. Haren ustez, idazkeraren sorrerarekin, kultura hipermediatikoa bilakatu zen, idazkera ahozkeraren euskarri eta laguntzaile bat baino ez zelako. Gero, Alejandriako eruditoek, kultura hipermediotasunetik hipertextutasunera murriztu zuten, eta azkenik inprentaren sorrerak kultura testuala bihurtu zuen. Moreno Hernándezek antzinako kulturen hipermediotasuenra bueltatuko garela defendatzen du.

Teknologia berriek beraz kulturaren atal gorenera ermango gintuzke, zeinean hizkuntzak haren erabilera gorenean transmituta izango zen, eskuragarri dituen tesna guztiak erabiliz.

Erreferentziak: