“Inor ez da guztiok bezain azkarra”
-Kevin Kelly
Nor da internetaren gurutzat hartzen den gizon bizardun hau? Has gaitezen hasieratik, bere jaiotzetik. Pennsilvanyan jaio zen orain dela 57 urte, Estatu Batuetako ipar-ekialdean. Insitutotik atera ostean, Rhode Islandeko unibertsitatean aritu zen urte batez. 27 urterekin bere kabuz argazkilari bezala zebilen. Adin horrekin, Jerusalenen, experientzia mistiko bat bizi omen zuen, eta hurrengo sei hilabeteak bere bizitzako azkenak izango balira bezala bizi zituen.
1981. urtean “Walking Journal” aldizkaria argitaratu zuen. Beste aldizkari askotan ere egin du lan, “Whole Earth Review”n eta “Signal”en, esate baterako. Baina “Wired” aldizkarian zuzendari exekutibo bezala lortu zuen bere arrakastarik handiena, 1994an Estatu Betuetako Aldizkari Sari Nazionala irabaziz. Aldizkari honetan editore izateak ospea handia eman dio zibermunduan.
Baina bere sormena ez da hemen gelditu, mundu osoan zehar ospea duten argitalpenetan artikuluak eta bestelakoak arigtaratu baitditu: The New York Timesen, The Economisten, Time-n, Esquire-n … Bere argazkiak Life aldizkarian plazaratuak izan dira baita ere. Berak idatzitako libruen artean, ospetsuena Out of control: The New Biology of Machines, Social Systems and The Economic World da.
Erreferentziak:
-
Kevin Kelly (editor). (2009, January 3). Wikipedia, The Free Encyclopedia. Kontsultatuta 12:06retan, 2009ko urtarrilak 29an, http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Kevin_Kelly_(editor)&oldid=261564305 tik.
-
Biography and other details. (2008ko otsailaren 28an). Kevin Kelly. Kontsultatuta 13:10etan, 2009ko urtarrilaren 29an, http://www.kk.org/biography/index.php
Filed under: Kevin kelly | Tagged: internet guru,Kevin kelly,Wired | Leave a comment »